Pop-up Image

NEWSLETTER

Suscríbete a través de tu email y recibirás interesantes emails de Maider Alzaga.

MAIDER ALZAGA. Moda Jasangarria. Slow Fashion.

Berari buruz

Hasiera  /  Berari buruz
MAIDER ALZAGA, Moda Diseinatzailea

Kreatibitatea eta harmonia. Hitz horiek dira Maider Alzaga hoberen deskribatzen dutenak. Bere diseinu berritzaile eta esklusiboek eta bere lanean eta bizitzako arlo guztietan jartzen duen pasioak sortzen du euskal diseinatzaile honen unibertsoa.

Usurbilen (Gipuzkoa, Euskal Herria) jaio zen. Hazten ikusi zuen herria, guztiz konektatua sentitzen da bertara, eta, gaur egun ere, harro, bere bi semeak bertan hezten ikusten dituelako.

Moda Diseinuan tituluduna da Milán eta Bartzelonako Instituto Europeo di Design-en eskutuk eta Barnealdeetako Diseinuan Goi Mailako Teknikaria. Jantzigintza eta ebaketa industrialeko zenbait espezializazio ere kurtsatu ditu Donostian.

Bere lehen etapan zehar, bizitza profesionala Ion Fiz diseinatzaile euskaldunaren tailerrean ematen du, bertako ekoizpen buru bezala. Urte batzuk geroago bere lehen denda zabaltzen du Donostian, non momentu berezietarako edota ospakizunetarako soinekoak diseinatzen dituen, eta horrela, 2008. urtean, bere marka pertsonala merkaturatzen du, Maider Alzaga.

 

Bere kolekzioak arropa oso erosoetaz eratzen dira, ‘hiritar’ izaerakoak, emakume kosmopolitari zuzenduak, modarekin erakarrita eta gustu onarekin egindako gauzak aintzat hartzen dituen horientzat. Jantzi bakoitzak patroigintza, mozketa eta jantzigintzako teknika eskakizun altuak daramatza soinean.

Bere inspirazioa detaile txikietan sortzen da, egunerekotasunean, baina alde batera utzi gabe tendentziak eta gaur egungo emakumea; bere identitatea eta pertsonalitatea islatzen duen marka bat izateko lan egiten. Arropa bakoitza 100% bertan produzitzen da, beti “Made in Basque Country” eta moda jasangarriaren aldeko apustua eginez. Maider Alazagan balorea duen moda kontsumitu daitekeela uste dugulako.

Facebook era Instagram bidez jarraitu gaitzakezu sare sozialetan edo gure newsletterrean izen emanez, informazio esklusiboa eta berriak jasotzeko.

 

Ongi etorri!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies