Pop-up Image

NEWSLETTER

Suscríbete a través de tu email y recibirás interesantes emails de Maider Alzaga.

MAIDER ALZAGA. Moda Jasangarria. Slow Fashion.

Donostia Moda espazioa Garbera Merkatal zentruan

Hasiera  /  Eventos   /  Donostia Moda espazioa Garbera Merkatal zentruan

Donostia Moda espazioa Garbera Merkatal zentruan

Bigarrengo aldiz parte-hartuko dugu Local Designers ekimenean gure ‘made in basque country’ kolekzioekin!

Joan den urriaren 25etik eta hurrengo azaroaren 18rarte, Maider Alzaga Garbera merkatal zentruan izango da, Donostia Moda espazioan, astelehenetik larunbatera, goizeko 10etatik gaueko 22etara jarraian irekita egongo den aldi baterako salmenta gunea.

Espazio honetan Maider Alzaga diseinatzaileak sorturiko jantzi bereziak ikusi, ukitu eta probatu ahalko dituzu. Oraindik ez bagaituzu ezagutzen, aurreratuko dizugu gure gunean aurkituko dezakezuna: ‘minimal’ estiloko arropa, marra zuzen eta garbiak dituena; estilo nordiko batetik abiatzen diren diseinu atenporalak, patroi xume eta kolore grisa nabarmentzen den kolorebakarraren aldeko apustua egiten duten jantziak. Look erosoak, estilo androginoa eta gainjartzeekin ere jolas egiten duten jantziak. Etorri gure eskandinaviar estiloko arropa ezagutzera!

Pozik gaude beste behin ere ‘Local Designers’ ekimen honetan parte-hartu ahal izateagatik, Donostiako Udaleko Garapen Ekonomikoko zinegotzigoak bere Donostia Moda Clusterretik bultzatua. Proiektu honek bertako produktua balioan jartzea bilatzen du eta bertako marka eta diseinatzaileen sustapena ere bilatzen du. Ea errepikatzen den!

Garbera merkatal zentruko lan taldeak gure aurkezpena egiteko egin zuen bideoa uzten dizuegu.

IRUZKIN BAT UTZI

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies