Pop-up Image

NEWSLETTER

Suscríbete a través de tu email y recibirás interesantes emails de Maider Alzaga.

MAIDER ALZAGA. Moda Jasangarria. Slow Fashion.

Gabonak, gure haurtzarora itzulera

Hasiera  /  Istorioak   /  Gabonak, gure haurtzarora itzulera

Gabonak, gure haurtzarora itzulera

 

Gogoan dut txikia nintzenean gai nintzela Errege Mago berberak menditik behera jaisten ikusteko. Oraindik egunargitu ez zenean esnatzen nintzen eta egon gelako lehiora gerturatzen nintzen isilpean, bertatik ikusten nituen erregeen irudiak menditik jaisten. Ze polita den magia eta ze esperientzia zoragarri den Errege Mago, Olentzero edo Aita Noëletan sinestea.

Txikia gineneko ilusio eta magia guzti horretaz inguraturik bizi naiz gaur egunean ere., izan ere fantasia eta gabon izpirituak gure etxean txoko berezi bat izan du betidanik.

Sentipen handiko egunak dira, familiartean egotekoak eta falta direnak ere gogoan izateko egunak… Egunerokotasunetik pixka bat ihes egin eta txikiak ginenean sentitzen genuena berreskuratzeko egunak dira, orain gure umeek egiten duten bezala. Gurariz betetako gutunak idazteko egunak, telebista piztu eta gabonetako pelikula tipikoak ikustekoa edota hirian barrena besterik gabe paseotxo bat emateko egunak. Hiru esne edalontzi erdi huts eta gaileta apur batzuen aurrean etxeko txikienek jartzen duten harridura aurpegiak ikustekoa. Ametsei bide emateko egunak. “Zeren ilusiorik gabe, gizateria etsipenez edo aspertuta hilko litzateke”. (Anatole France)

Sentipen guzti hauekin, hemen nire gabonetako nahia:

– Hurrengo urtea hau bezain ona izan dadila nahiko nuke. Ez zaidala falta orain bertan dudana eta Maider Alzaga proiektuak hazten jarrai dezala hasi ginenetik egin duen bezala.

Osasuna, dirua eta maitasuna? Maitasuna, osasuna eta dirua. Uste dut maitasunak osasuna ematen digula eta dirua joan eta etorri egiten dela… Niretzat garrantzitsuena, bizitzaz eta gauza txikien esentziaz gozatzea-.

Eguberri on!

Maider.

 

IRUZKIN BAT UTZI

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies