Pop-up Image

NEWSLETTER

Suscríbete a través de tu email y recibirás interesantes emails de Maider Alzaga.

MAIDER ALZAGA. Moda Jasangarria. Slow Fashion.

Maider Alzagak nomofobikak jantzi ditu

Hasiera  /  Istorioak   /  Maider Alzagak nomofobikak jantzi ditu

Maider Alzagak nomofobikak jantzi ditu

Gure kolekzioak nomofobiken soinean! Olatz Beobide eta Amaia Lizarralde aktoreak dira Nomofobikak websaileko protagonistak, eta  guk ere bertan hartu dugu parte gure made in basque country jantziekin.

Badira aste batzuk Amaia eta Olatz bisitan etorri zitzaizkigula gure diseinuen berri jakiteko asmoz,  proposamen bat eskuan: nomofobikak janztea. Protagonistek, Aycyber eta Catalink izenekoak, nomofobia dute, hau da, sakelako telefonoen muturreko menpekotasuna.

Proiektuaren xehetasunak ematearekin batera, pertsonaiei  hemengo bertako diseinuak janzteko asmoa adierazi ziguten. Zalantza izpirik gabe, baiezko borobila eman genien, eta aitzakia horrekin ederki asko pasa genuen jantziteria elkarrekin aukeratzen.

Websaila arrakasta izugarria ari da izaten, eta horren seinale da Bilboko Seriesland Websailen Nazioarteko Jaialdian aurkeztu izana,  Euskal Screenings atalaren barruan, zazpi euskal websailik onenekin batera.

Dagoeneko ikusgai dago Interneten eta kanal propioa du youtuben.

Aukeratutako jantzietan erosotasuna nabarmentzen da. Bereziki erosoak diren ehun elastikoz daude eginak, eta urbanoak diren arren, ez diote estiloari muzin egiten: horra gure nomofobikek erakusten duten estiloa. Zorterik onena opa diegu!

 

‘Aizyber’ (Amaia Lizarralde, ezkerrean) eta ‘Kattalink’ (Olatz Beobide) UDAZKEN BILDUMAko korapiloak dituen peto midi tiraduna jantzita, mostaza kolorean eta kolore marroian, hurrenez hurren. Jantzi hau tendentzia da berriro ere eta bertsio ugari eskaintzen ditu: botinekin edo zapatilekin; biker estiloko larruzko txamarrarekin edo txaketarekin, eta abar.

 

‘Kattalink’,ximinia-lepoa eta mahuka erdia duen cropped jertsea jantzita. UDAZKEN BILDUMA. Tiro altuko arropekin konbinatzeko jantzi perfektua.

 

Cropped jertsea eta orkatilarainoko gona,  aurrean irekidura duena. Hiriko bizitzarako minimalismoa!

 

‘Aizyber’,MIMOSA BILDUMAko oilo-hanka konjuntoa: tolestura eta 3/4 mahuka duen top zabala eta gona-galtza, alboko poltsikoak dituena. Konjunto honek oilo-hanka estanpatu klasikoa berreskuratzen du, oversize bihurtuta.

IRUZKIN BAT UTZI

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies