Pop-up Image

NEWSLETTER

Suscríbete a través de tu email y recibirás interesantes emails de Maider Alzaga.

MAIDER ALZAGA. Moda Jasangarria. Slow Fashion.

Moda Clusterrarekin Amberesera bidaia

Hasiera  /  Istorioak   /  Moda Clusterrarekin Amberesera bidaia

Moda Clusterrarekin Amberesera bidaia

Amberes, munduko hiri fashionenetako bat den honek, izugarrizko hotza eta zeru ilunarekin egin zigun harrera. Beroki on batek eta bufandaren 3 bueltak konpondu dezakeen beste munduko ezer ez.

Egiteko internazional honen helburua? Talentuz hain betea dagoen Belgiar hiri honen negozio ereduaz ikastea. Eta sormenak kutsatze efektu bat ere izaten duenez, hiri inspiratzaile honen bazter guztiak ezagutu eta beraien esentzia arnasteko ere probestu dugu.

 

Tarte librerik ez dugu izan agendan baino Amberesen alde on bat da nahiko hiri txiki eta maneiagarria dela. Gure bidaiaren lehendabiziko geldialdia Dries Van Noten sortzaile ospetsuaren dendan izan genuen, `Ambereseko seiak´etako bat.

Geldialdi honen ondoren, gidatutako bisita bat egin genuen komertzio gune eta modaren industriagune nagusienetan barrena, bertan aurkitzen dira goi-mailako joskintza denda nagusiak.

Hurrengo egunean, Flanders District of Creativity-ri egin genion bisita eta ondoren San Andres elizari. Hemen, aipatzekoa da Ann Demeulemeesterren diseinu batez jantzia dagoela amabirginaren irudia, `Ambereseko seiak´ taldekoa diseinatzaile hau ere.

Gure Flandiar modaren ibilbidea ez da hemen bukatzen

Mode Museum-ean `Olivier Theyskens – She walks in beauty’ erakusketa ikusi ahal izan genuen. Nina Ricci edo Rochas bezalako enpresetan aritu izan den Olivier Theyskens belgiar diseinatzailearen bizitzaren inguruko bidaia bat.

 

 

 

Azken egunean, Ambereseko Tren Geltoki Zentrala ezagutu genuen (Antwerpen-Centraal Station). Bere neurri eta arkitekturak eraikin izugarri bat osatzen dute. Guztiz gomendagarria eta ia bete-beharreko gauza bat da bertatik pasatzea.

 

 

Ambereseko Diamantearen Auzoan gidatutako ibilaldi bat egin ostean, Bruselasera bidean jarri ginen Trade Mart-a ezagutzeko asmotan, modako profesionalak duten zentrua.

Gure etxera itzuli ostean sukarra edukitzen jarraitzen dugu. Baina oraingoan sortzeko sukarra da 🙂

 

 

IRUZKIN BAT UTZI

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies