Pop-up Image

NEWSLETTER

Suscríbete a través de tu email y recibirás interesantes emails de Maider Alzaga.

MAIDER ALZAGA. Moda Jasangarria. Slow Fashion.

Moda diseinatzaile bat Parisen

Hasiera  /  Istorioak   /  Moda diseinatzaile bat Parisen

Moda diseinatzaile bat Parisen

TGV-an bidaia bat, japoniar bat eta jazkera kodeei erronka. Premiére Vision azoka bisitatu dugu, mundu guztiko 50.000 profesional baino gehiago joan diren moda eta ehunen erakustaldia.

Maitasunaren hiria bezala ezaguna, argiaren eta modaren muin internazionaltzat ere hartzen da. Mundu mailako firma ospetsuenak eta diseinatzaile ezagunenak Paris aukeratzen dute beren bilduma berriak aurkezteko agertoki bezala eta tendentzia berriak iragartzeko eta urtean zehar moda ekitaldi ugari antolatzen dira, besteak beste, Premiére Vision azoka ospetsua. Ezin genuen galdu! Hemen gure bidaiaren laburpena.

12:30etan Hendaiatik irten ginen Parisera bidean, 39ºC-ko sukar gau baten ondoren eta maleta erdi egiteko zegoela. Baina bidaia horretarako gogoek edozein gripe mehatxuri aurre egin zieten eta 18:33etan trena Montparnasse geltokira iritsi zen. Bidaiaren amaiera. Abentura hastera zijoan!

Benetan ere. Egoeran jarriko zaituztegu: Lehen aldia Parisen. Frantses arrastorik ere ez. Iluntzen hasia zen eta gure kontaktua (@Laiavarelajoyas ) zain genuen 19:30etan La rue de Charonne-en, lan egiten duen Loreak Mendian lokalaren irteeran, bere etxera eramateko. “Bikain, denbora dago”. Eta denbora gaineratu zitzaigun. Galdu egin ginen!

Laiarekin WhatsApp mezu dezente elkarbanatu ondoren, argia ikusi genuen.
– Metroaren sarrera kanpoan gaude!
– Bale, nola deitzen da?
– Keine durchfahrt
– Mmmm, ez zait ezaguna egiten

Alemaniera dakizutenek dagoeneko barrez izango zarete. Ez dakizutenontzat, “Pasabide Debekatua” zioen kartelak… Jatetxe japoniar bat baino ezer hoberik ez gure hanka-sartzea ospatzeko. Sushi eta sashimi errazio atseginak elkarrizketa monopolizatu zuen, gertaera anekdota bihurtuz

Urrengo egunean goiz esnatu ginen azokara eramango gintuen trena hartzeko. Erakustaldi internazional hartaz asko genuen entzunda “azken tendentzia eta modarekin galdu ezin den zita” – esana ziguten- baina ez ginen jabetu bere neurrigabetasunaz bertara iritsi arte. Dudarik gabe Parisko ehunen erakustaldi gorena zen. Sekulako pabilioiak, milaka hall eta kilometroak erakustokiz josita non glamourra eta xelebrekeria ziurtatuak ziren, non beroki horiek eta tolesdun galtzak bat eginten zuten. Hau erokeria! Eta zergatik ez? Eta alfonbran zehar desfilatzen zuten modeloen antzeko gogoekin mundu guztitik etorritako gendearen joan etorria jarraitu genuen, denak pasio beragatik elkartuta: moda.

Ustekabeko look-ak hanketatik burura, abangoardiako ehundurak, gure markarekin parekotasuna sentitu genituen proposamenak eta indarra eman zigutenak Maider Alzagaren estilo horretan sortzen jarraitzeko, arriskatzen jarraitzeko eta lerro garbi eta ezberdinen alde egiteko.

Jakingo duzuen bezala, azokak gure denbora dena eraman zuen eta apenas bisitatu ahal izan genuen Paris. Eiffel Dorrea, azaletik eta arin eta gauez, beraz… Iraileko Premiere-erako sarrerak gordetzen goaz!

P.D. Ah, eta San Valentin zoriontsua izan!

Premiere Vision Paris

Premiere Vision azoka

 

@alexrobe01 @elenasilvestre eta @maideralzaga

 

Laia Varela,  mono Maider Alzaga

Laia Varela, @laiavarelajoyas

IRUZKIN BAT UTZI

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies