Pop-up Image

NEWSLETTER

Suscríbete a través de tu email y recibirás interesantes emails de Maider Alzaga.

MAIDER ALZAGA. Moda Jasangarria. Slow Fashion.

Oversize moda, joera izaten jarraitzen du

Hasiera  /  Azken joerak   /  Oversize moda, joera izaten jarraitzen du

Oversize moda, joera izaten jarraitzen du

“Behin edo behin nire mutilari kamiseta bat hartu izan diot. Agian jostura artean galtzea ez zen bilatzen nuen ideia baina ispiluaren aurrean begiratu nintzenean, zer esango dizut ba… totala ikusten nintzen!

Eta konfidentzia honetatik abiatuko dugu aste honetako post-a: udazken honetako joeretako bat izango den Oversize moda. (Izatez badaramatza urte batzu horrela izaten).

Oversize joerak, arropak lasai edota zabal antzera eramatea gustatzen zaien emakume askoren armairuetan arrakasta handia du. Lasai geratzen diren arropak dira, mozketa zabalekoak, erosoak eta oso luze geratzen direnak; normalean erabili ohi diren estandarretatik haratago doazen XXL patroiak, erosotasuna eta aldi berean estiloa bilatzen dutenak.

Gure kolekzioak ikusi badituzu, ohartuko zinen gure janzkietako askok oversize joera hau jarraitzen dutela, zinez maite baitugu gizonezkoen patroiak hartu eta emakume ikuspegi batetik berrinterpretatzea. Gure apostua garbia da, marra zuzenak, kolore monokromoak eta silueta lasaiak bilatzea oversize estetikatik abiatuta.

Oversize arropa batzu janztean batzuk ez dira horren emakume sentitzen edo iruditzen zaie ez zaizkiela bere biribiltasunak behar bezala nabarmentzen. Baina behar bezala aukeratzen baduzu fina eta sofitikatua den look bat lor dezakezu. Behean ikus ditzakezu, oversize joera jarraitzen duten gure janzki garrantzitsuenak.

1. MARRADUN JERTSE LEPO PUNTADUNA. HAVN KOLEKZIOA

Silueta zuzeneko maxi-patroia, sorbaldak bere formak galtzen ditu eta belaunetik behera iristen da luzeera. Egunerokorako oso erosoa!

2. CROPPED SUDADERA. UDAZKENEKO KOLEZKIOA 

Sudadera cropped cuello y Falda tobillera abertura gris claro

Duela urte batzuk sport iraultza bizi izan genuen. Gaur egun kirol jertseak ez dira kirola egiteko bakarrik eta gimnasiotik kanpo ere jantzi dezakezu beste jertse mota bat edo txaketa bat bezalaxe.

3. MAXI POLTSIKODUN JAKA. UDAZKENEKO KOLEKZIOA

 

3. MAXI POLTSIKODUN JAKA

Silueta zuzeneko txaketa luzea, maxi-poltsikoduna eta sorbalda eroriduna. Freskatzen hasten duen gau hoietarako egokia.

 

4. SOINEKO MAHUKA LUZEA. NEGUKO KOLEKZIOA

 

Vestido manga larga aberturas laterales negro

Mozketa zuzeneko eta marra minimalisteko oversize soineko luzea, aldeetan irekidurarekin. Aparteko aliatua.

5. OILO HANKA KONJUNTOA. MIMOSA KOLEKZIOA

 

Top conjunto Y Falda pantalon con bolsillos laterales pata gallo

Tolestura eta ¾ mahuka duen oilo-hanka estanpatuko top zabala + gerrian goma eta alboetan poltsikodun gona-galtza Konjunto hau erosoak diren bi piezaz osatzen da, mozketa zuzena, silueta lasai bat egokitzen du eta estilismo erosoa den arren look totala da.

IRUZKIN BAT UTZI

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies