Pop-up Image

NEWSLETTER

Suscríbete a través de tu email y recibirás interesantes emails de Maider Alzaga.

MAIDER ALZAGA. Moda Jasangarria. Slow Fashion.

SAVERS metodoa probatu dugu!

Hasiera  /  Istorioak   /  SAVERS metodoa probatu dugu!

SAVERS metodoa probatu dugu!

Post honetan, gure buruari erronka bat proposatu diogu: SAVERS formula jarraitzea, hurrengo asteetan jarraituko dugun ariketa goiztiarra.

Interneten irakurri genuen artikulu batean izan genuen SAVERS metodo honen berri eta gure jakin-mina piztu zuen. Zertan datzan azalduko dizuegu.

Finean goizean goizo jaikitzean datza (5:30 a.m.) eta zure osasunean, errendimenduan eta umore onean positiboki eragingo dien jarduerentzat denboratxo bat hartzea. Beste era batetara esanda, goiz jaikiko gara benetan axola diguten gauzei denbora eskeini ahal izateko.

Hal Herold (“The Miracle Morning”) estatubatuarraren liburuaren bidez egin da ospetsua Miracle Morning-en metodoa eta mundu osoko milaka jarraitzaile ditu dagoeneko. Beraz, zergatik ez probatu ba?

 

SAVERS

Beti ere goizeko 8ak aurretik jaikitzeko ohitura hartu behar da -gure beharren arabera moldatu litekeen arren- eta ondorengo 6 pausuak jarraitu (Silence, Affirmations, Visualization, Exercise, Reading, Scribing), euskarara itzulita: ixiltasuna, baieztapena, irudikatzea, ariketa, irakurketa eta idazketa.

Bai liburuaren egileak eta baita mundu osoko milaka jarraitzaileek baieztatzen dute goizean ohitura hauek hartuz gero, eguneroko zereginetan arreta handiagoa lortzen dela, estres gutxiago izan ohi dela eta egunari aurre egiteko gogo biziagoa izango dugula. Gainera gure helburu eta ametsak lortze bidean motibazio handiagoa lortuko dugu.

1.Ixiltasuna

Jaiki eta lehendabiziko gauza ixiltasuna bilatzea da. Zergatik? Daukagun estresa murriztea lortu nahi dugu eta gure benetako helburuetan kontzentratzea.

• Gogoeta egin: Ez pentsatu, ez egin ezer, soilik “izan”. Meditazio momentu hau da zu benetan zaren horretara iristeko atea. Horregaitik ez duzu beldurrik izan behar “izateko”. Zu zeu izan besterik ez.

• Otoi egin

• Hausnartu

• Arnasa sakon hartu

• Eskerrak eman

2. Baieztapena

• Benetan zer nahi duzunaz jabetu.

• Nahi duzuna zergatik nahi duzu? Galdetu zure buruari

• Ze pertsona mota izan nahi duzun eta zer sortu nahi duzun zehaztu behar duzu.

3. Irudikapena

Saiatu zaitez egunean zehar lortu nahi zenukeen hori irudikatzea eta pentsa ezazu zer sentituko zenukeen lortuz gero. Helburu bat baino gehiago badauzkazu jarri iezaiozu arreta bakar bati eta ez pasa hurrengora aurreko hori lortu arte. Hau goizero errepikatu behar da.

4. Ariketa

Ariketak, gorputza eta burua askatzen ditu eguneroko estresetik eta zure energia, autoestimua eta kontzentrazioa handitzen ditu. Hemen ez du balio “ez daukat denborarik” esateak.

5. Irakurketa

Irakurri ezazu hamar bat minutu goizero. Zure bizitzako edozein proiektu edo beste alorretan lagundu zaitzaketen jakintza, ideiak eta estrategiak hartuko dituzu.

6. Idazketa

Hartu idazteko denboratxo bat goizero. Ohitura honek benetan garrantzitsuak diren gauzetan arreta jartzen lagunduko dizu. Zure helburuen inguruan idatzi, zure hurrengo erronka, nola sentitzen zaren, etab.

Orain pixka bat ezagutzen duzu Miracle Morning metodoa zertan datzan, zu ere animatuko zara?

Gure aurrerapausuen berri emango dizuegu…!!

 

IRUZKIN BAT UTZI

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies