Pop-up Image

NEWSLETTER

Suscríbete a través de tu email y recibirás interesantes emails de Maider Alzaga.

MAIDER ALZAGA. Moda Jasangarria. Slow Fashion.

Zozketa eta deskontu kupoiak gure online dendaren urteurrena ospatzeko

Hasiera  /  Sorteos   /  Zozketa eta deskontu kupoiak gure online dendaren urteurrena ospatzeko

Zozketa eta deskontu kupoiak gure online dendaren urteurrena ospatzeko

Gure urteurrena ospatzen ari gara! Gure online dendak urtebete egin du eta data berezi hau ospatzeko sorpresa batzuk prestatu ditugu. Espero dugu zuen gustokoak izango direla!

www.maideralzaga.com-ek urtetxo bat bete du. Ilusio, lan eta esfortzu handiko lehen urtea izan da eta zuek guztiokin ospatzeko eta zuen fideltasuna eta konfiantza eskertzeko NOËL kolekzio berriko buff bat zozketatu nahi dugu eta baita ere online dendan egiten diren erosketetarako %15eko deskontua duten sorpresa kupoiak. Nola? Noiz? Non? Adi, hemen behean kontatzen dizuegu guztia:

Buffaren zozketa

Maider Alzagak diseinatutako eta 50€tako balioa duen pieza osoko buff bat zozketatuko dugu. Egun hotz hauetarako primerako osagarria.
Zozketa Facebook eta Instagrameko gure orriaren bitartez egingo dugu. Zozketan nola parte hartu? Ba oso erreza!

Facebook-en bidez:

  1. Facebook-en zozketaren inguruan egiten dugun argitalpenean eman gustoko dut.
  2. Ez ahaztu Facebook-eko gure orriaren FANa egitea gure produktu berrien eta etorkizuneko promozioen berri eduki ahal izateko.
  3. Partekatu zozketaren argitalpena zure horman eta aipatu iezaiozu hau zure lagun guztiei beraiek ere zozketan parte hartu dezaten!

Instagram-en bidez:

  1. Eman gustoko dut Instagramen zozketaren inguruan egiten dugun argitalpenean.
  2. Ez ahaztu Instagram-eko gure orriaren jarraitzaile egitea gure produktu berrien eta etorkizuneko promozioen berri eduki ahal izateko!
  3. Egin ezazu iruzkin bat kontatuz zergatik nahi duzun buffa eta aipatu iezaiozu hau zure lagun guztiei beraiek ere zozketan parte hartu dezaten!

Zozketan parte hartu ahal izateko epea gaur bertan hasten da, abenduak 12ean gaueko 22etan eta abenduak 20ko arratsaldeko 15etan amaituko da. Behin zozketako epea isten denean aleatorioki aukeratuko da irabazlea eta gure sare sozialetan jakinaraziko dizuegu.

Zorte on!

 

Sorpresa kupoiak %15eko deskontuarekin

Gaurtik aurrera eta abendu osoan zehar, gure online dendan egiten dituzuen erosketei %15eko deskontua aplikatzeko sorpresa kupoi ugari zozketatuko ditugu modu aleatorioan. Dinamika oso erraza da, edozein egunetan eta edozein ordutan tokatu daiteke saria!

Deskontu kupoia modu aleatorio batean zozketatuko da Facebook edo Instagrameko gure orrian, modu horetan zuri tokatu dakizuke %15eko deskontua aukeratzen ari zaren janzkietan erosten ari zaren biartean. Kupoia pertsona bakar batentzat izango da baliogarri, egun horretan lehendabizi erosten duen pertsonarentzat, beraz adi egon saria edozein egun eta edozein ordutan suertatu bai daiteke!

Gure Newsletter

Animatu nahi zaituztegu gure web orriaren bitartez, gure Newsletterrean harpidetza egin dezazun. Gogoratu harpidetuta bazaude gure promozio, zozketa eta zuretzako ditugun abantaila berezien inguruan jakinaren gainean izango zarela momentuoro.

IRUZKIN BAT UTZI

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies