Pop-up Image

NEWSLETTER

Suscríbete a través de tu email y recibirás interesantes emails de Maider Alzaga.

MAIDER ALZAGA. Moda Jasangarria. Slow Fashion.
      

Gabonetako opariak, beraientzat arropa, guretzat moda

Hasiera  /  Tendencias   /  Gabonetako opariak, beraientzat arropa, guretzat moda

Gabonetako opariak, beraientzat arropa, guretzat moda

Ohartu orduko gabonak gainean ditugu. Olentzero, Aita Nöel, Errege magoak… Eta oraindik ez dakizu zer oparitu zure lagunari, zure ahizpari, zure amari, zure koinatuari, lagun ezkutuari, zure neskari, zure emazteari? Azken momentu-arte uzten duen horietakoa al zara Gabonetako opariak egiteko? Ez arriskatu, ez zaitzala aurtengoak ere ustekabean harrapatu! MAIDER ALZAGAren arropa izan daiteke zure aurtengo oparia: arropa, moda, diseinua, jasangarritasuna eta estilo propioa uztartuko dituzu opari honekin. Ez duzu inor ere hotz utziko.

Arropa izaten da gabonetan gehien egiten dugun oparia eta baita ere guri jasotzea ere gehien gustatzen zaiguna, liburu eta lurrinen ondotik. Agian pentsatuko duzu, “arropa”, “betikoa”, baina opari errepikaria izateak ez du esan nahi ezin duenik opari “fashion”ena, originalena eta izaera propioz betea izan. Eta bestela, bota begiradatxo bat ondorengo zerrendari!

Bai opari egokia egiteko edo baita ere gabon hauetan zuri oparitu diezazuten gure kolekzioetako bost gomendio proposatuko dizkizugu ondoren 🙂

1. Jertse bero bat, erosoa eta zinez goxoa dena

Jersey con corte en curva y Falda tobillera con aberturas

Ezin dugu neguaz hitz egin jertseez aritu gabe eta hau da gure gogokoenetakoa. %100a kotoiz egina, gerrian tolesduraduna eta mahuka eta poltsikoak aurrealdean dituenak, gris argi batean. Ze nabarmentzen da bertan? Oso beroa dela, erosoa eta ehuna ikaragarri goxoa.

 

2. Palazzo monoa, Urte zaharreko afarirako eta/edo ondorengo festarako

mono palazzo negro

Ez dakizu zer jantzi Gabonetako afarirako? Ez duzu aurtengo urte zahar festarako janzteko arropa egokirik? Proba ezazu gure Palazzo oversize monoa. Pieza esklusibo eta moldaerraza, bai festa cool-enean eta bai familiarteko afari lasai batean ere primeran egokitzen dena. Wow look bat lortuko duzu eta aldi berean eroso sentituko zara!

3. Oinarrizko monoa, urte osorako baliogarria

Mono básico manga 3/4 azul mahon

Zure armairuan eduki beharreko must bat eta gabon hauetako opari izarra. Oparitzeko garaian kontutan hartu beharreko jantzia da, armairuko oinarrizko bat izatera pasa bai da. Monoak dira gure jantzi kutunak, ikus itzazu eta aukeratu gehien gustatzen zaizun estiloa!

4. Kimono estiloko txaketa eta berokiak

Chaqueta kimono y Pantalon baggy

Txaketak ere aukeraketa ona daitezke gabonetan opari bat egiteko orduan. Oversize, maxi patrikekin, kimono estilokoak …

5. Jogger galtzak

Eta zergatik ez oparitu galtza batzuk? Jogger motako galtza batzuk, joera handikoak izaten jarraitzen dute, bai lanera eramateko edo zure lagunekin arratsalde bat pasatzeko

 

Eta ez ahaztu!

  • Mugi zaitez ez zaitzan zezenak harrapatu! Jende asko azaroan hasten da bere gabonetako opariak prestatzen. Dena azken momenturako uzteak ez dizu opari egokia bilatzen lagunduko. Zenbat eta lehenago hasten zaren pentsatzen, aukera gehiago izango dituzu asmatzeko eta bilatzen ari zarena topatzeko… Etzazu lo hartu! Produktu izar asko gabonak iritsi aurretik agortu daitezke.
  • Eguneko 24 ordutan erosi dezakezu online, bidaltze gastuak DOAN. Aprobetxatu ezazu online erosteko, denbora aurreztuko duzu, ilarak eta saltoki batera joateko estresa. Eta bai, bidaltze gastuak doan dira, gure online dendan bezala. Ezin hobeto!

  • Usurbilgo probalekua.
    Gure jantzietako bat probatu nahiko bazenu nola gelditzen zaizun ikusteko hurbildu zaitez gure Usurbilgo ganbarara.
    Idatzi iezaguzu gure galdetegiaren bidez eta hitzordu bat egingo dugu.

IRUZKIN BAT UTZI

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies