Pop-up Image

NEWSLETTER

Suscríbete a través de tu email y recibirás interesantes emails de Maider Alzaga.

MAIDER ALZAGA. Moda Jasangarria. Slow Fashion.
      

Maider Alzaga, Donostiako Keler espazioan

Hasiera  /  Eventos   /  Maider Alzaga, Donostiako Keler espazioan

Maider Alzaga, Donostiako Keler espazioan

 

Ostegun honetan, hilak 26, Donostiako Keler espazioan izango gara! Maider Alzaga diseinatzaileak bere lan egiteko moduak zein diren eta bere `made in Basque Country´ kolekzioak inspiratzeko hartzen dituen erreferentzien inguruko hitzaldia izango dugu bertan.

BEGIHANDI ekimenaren edizio berri baten baitan kokatzen da hitzaldi hau, Euskadiko diseinugileen elkarteak (EIDE) antolatzen duen topaleku ireki eta doakoa. Aurtengo edizioan guk bertan parte-hartzeko gonbita luzatu digute.

Bere zazpigarren edizioa izango du aurtengo honek, BEGIHANDI#07, orain arteko guztiak arrakasta handikoak gainera. Bertan diseinu munduko profesional eta enpresek beraien lan eta esperientziak partekatzen dituzte bertara hurbildutako jendearekin.

Modu honetan Maider Alzaga diseinatzailea bere marka propioko janzki esklusiboen sorreraren inguruan arituko zaigu.

Ekitaldi hau diseinu eta sormenaren munduko profesionalen artean tartetxo bat ondo pasa eta ekimen eta egungo proiektuen berri izan nahi duen ororentzat irekia da. Guztia gainera zerbetzatxo frexko bat eskuan izango duzularik -Kelerrek adeitasunez 😉

Esan bezala, zai izago gaituzu Keler espazioan (Ramón María Lili, 2. Donostia) hurrengo ostegunean, urriak 26, 19tatik 21tara.

 

IRUZKIN BAT UTZI

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies