Pop-up Image

NEWSLETTER

Suscríbete a través de tu email y recibirás interesantes emails de Maider Alzaga.

MAIDER ALZAGA. Moda Jasangarria. Slow Fashion.

Milaneko abentura eta gibela plantxan

Hasiera  /  Istorioak   /  Milaneko abentura eta gibela plantxan

Milaneko abentura eta gibela plantxan

Han, Milan-eko Piazza del Duomo famatuaren erdian utzi zuen bere ekipaia ilusio eta konkistatzeko gogoz beterik. Bere promozioko ikasle hoberena bezala bekaduna suertatu zen Instituro Europeo di Design-en ikasketak jarraitzeko, baina berehala iragarriko zuen ez zuela askorako balio kutsu eta dirdirekin, forma eta ehundurekin jolasteak Andrea Incontri irakaslearen klaseetan. “Nork bere sormena adierazi behar du, baina helburua saltzea da” errepikatzen zien modaren etorkizuneko gazte horiei bera oraindik murduskatzera iristen zen hizkuntza hartan.

Behetik hasiko zen bada, hasieratik, gailenduko zen estilo estetiko eta berritzaile bat sortzea lortu arte jostorratz eta hariari helduz. Erraza izango ez zela jakinaren gainean zuen, baina bertaraino iristea lortu zuen eta ez zuen aukera hori nola edo hala alferrik galduko. Beti izan zen emakume egoskor eta geldiezina. Gurasoek bere alaba ogibidean nola sartzen zen ikusi zuten. Etxeko lantegi zaharrean arduratuta behatzen zioten, non orduak eta orduak ematen zituen oihal, ehun, neurketa-zinta, guraize eta figuren artean; leku kaotikoa, ideia berrien sorlekua.

Beraz,larruzko bota beltzak jantzi eta hiri hartako kaleetan zehar ibili zen atmosfera magiko harek inguratuta, moda diseinatzaile gorenen aparteko lan horien artean; lantegi haien dotorezia, antikuarioak eta Armani, Prada edo Gucci-ren bitxiak nagusitzen ziren erakusleihoak, moda atsegin duen edonorentzat benetako gurtza lekuak.

Bat-batean gosea sartu zitzaion, Ene! Gaztelania-Italiera hiztegia etxea utzi zuen eta bere italiera maila hain zen mugatua, nekez ematen zen ulertzera. Beste behin, saiatu beharra zeukan.

Adin ertaineko hiru emakume zalaparta batean hitz egiten zeuden harategi batera gerturatu zen. Beira-arasa haragiz josita zegoen, haragi gorria zein zuria. Izter, saiheski, beso, solomo, azpizun… Baina berak gibela nahi. Gibela! Nola egin haiek uler zezaten?

Lehen saiakera linguistikoa tamalgarria izan zen. Keinuka ahalegin guztiak egin arren behin eta berriz, emakumea, bitartean, hotz-kamaran aurrera eta atzera zebilen haragi erretilu ezberdinak ateratzen, baina gibel arrastorik ez. Baliabide guztiak agortu ondoren eta azken ahaleginean, alkoholarekin erlazionatzea otu zitzaion eta… Prego! Fegato! La ragazza vuole fegato!

Dena prestatu zion, 3 euro izan ziren, eta dirua itzultzerakoan honakoa erantzun zion:

– “Neskato, arrakasta izango duzu zuk”.

Betirako geratuko zitzaion gogoan gordeta emakumearen esaldi hura.

IRUZKIN BAT UTZI

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies